XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskarazko prentsak irauten gastatzen ditu bere indarrak Atzo hasi ziren Euskalkom jardunaldiak DonostianFELIX IBARGUTXI/DV DONOSTIA
Atzo Donostian hasi ziren Euskalkom jardunaldietako helburu nagusiak hauek dira: euskal prentsaren diagnostikoa egitea barrutik eta euskarazko prentsako agenteen arteko elkarlana bultzatzea.
Jon Sarasuak irakurri zuen lehen txostena:
Siadeco enpresak ezarritako metodologiari jarraiki,
Orain dela gutxi bere doktore-tesia burutu eta aurkeztu duen lizentziatu honek
Sektoreko lehentasunak hauek dira momentu honetan: merkatua (irakurlegoa) osatzeko, haundiagotzeko pausoak eman; eta azpiegitura indartu, ondarea gehituz.
Euskarazko prentsako arduradunei entzun ondoren, honela deskribatu zituen Sarasuak instituzioek sektore honi ematen dizkioten dirulaguntzak:
Sarasuaren iritziz, erakunde publikoek lehenbailehen finkatu beharko lituzkete jokuko erregelak eta publizitate-politika arautu bat sortu.
Bestalde, Sarasuak gogorarazi zuen euskarazko prentsako langileak oso soldata apalekin ari direla lanean:
Ondoren Siadeco enpresako Kike Amonarriz jardun zen.
Hogei eta berrogei urte bitarteko euskaldunen artean egindako inkesta bateko emaitzak azaldu zituen.
Zazpirehundik gora laguni egin zitzaien inkesta.
Alde batetik, galdetu zitzaien
Horietatik, %30ak sekula ez, %38ak noizean behin, %15ak astean behin edo bitan, %8,5ak ia egunero, eta %7ak egunero.
Inkesta horren arabera, guztira 32.000 lagunek irakurtzen dute egunean
Kontuan hartzen bada ale bakoitza lau lagunek irakurtzen dutela bataz beste, hedabide honen salmenta 8.000 alekoa da.
Hogei eta berrogei urte bitarteko populazio honen %4k
Guztira 9.000 lagun dira.
Egunkaria erosten dute oso sarri, ETB 1 ikusten, euskarazko irratia entzuten, eta baita liburuak eta aldizkariak erosten ere.
Gune oso fidel honen inguruan beste bat dago, Amonarrizek
Inkestatuen %6 dira, 13.500 lagun beraz.
Inongo kontsumorik egiten ez dutenak berriz
Amonarrizek azaldu zuenez, hogei eta hogeita lau urte bitartekoen kontsumoa askoz apalagoa da, inkestako gainontzeko lagunenaren aldean.
Gaurko gaiakGaur bukatuko dira jardunaldiak.
Goizean,
Ondoren, Jon Sarasuaren beste hitzaldi bat:
Eguerdian, mahai-ingurua erdal komunikabidetako hainbat lagunekin.
Gero, Peio Urzelaik
Euskal liburuekin ez da denda berezirik egin behar
Atzoko beste hizlarietako bat Elkar eta Zabaltzen enpresetako Jose Mari Sors izan zen.
Berak esan zuenez,
Sorsen iritziz,
Oraindik ere, liburu gehienak liburudendetan erosten omen dira: %40-50.
Hiper eta bestelako superfizie handietan liburu gutxi saltzen dira oraindik
Beste liburu batzuk
Salmenten %20-30 izan omen liteke.
Beste salmenta-mota bat etxez etxekoa da.
Euskarazko liburua oso gutxi sartu da alor horretan.